XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. irudia.- Presio-gradientearen indarra da airea bultzatzen duena.

Presio-gradientearen indarra da airea bultzatzen duena (presio altuko guneetatik presio baxukoetara): HAIZEA - gradiente altua denean: haize gogorrak / - gradiente baxua denean: haize bigunak.

Coriolis-en indarra: Lurran errotaziorik ez balego, haizeek presio-gradientearen direzioa jarraituko lukete.

Baina errotazioak indar bat sortzen du (Coriolis-en indarra), haizeak desbideratzen dituena.

Indar honek zelan jokatzen duen, Ferrel-en legeak adierazten du:Ipar hemisferioan horizontalean mugitzen den edozein gorputz (solido, likido zein gasa) eskumarantz desbideratua izaten da.

Hego hemisferioan gauza bera, baina ezkerrerantz.

Coriolis-en indarra nuloa da ekuadorean eta gehituz doa poloaldeetarantz (9. irudia).

Hau honela, bi indarrek mugatzen dute haizearen direzioa: presio-gradientearena eta Coriolis-ena.

Bi indar hauek konpensatzen direnean haizea isobaren paraleloa gertatzen da (10. irudia), eta kasu honetan haize geostrofikoa dela esaten zaio horri.

Haize-mota hau berau da Troposferako goiko mailetan dagoena, eta gainazaleko goiko latitudeetan ere egon beharko litzatekeena, bertan Coriolis-en indarra handiagoa delako.

Hala ere, hego hemisferioan honela izan arren, gutxi gorabehera (ikus 6 eta 7. irudiak), iparrean ez da hori gertatzen.

Arrazoia ur / lur erlazioan aurkitzen dugu; izan ere, iparrean lur asko dagoenez, beronekiko marruskadura gainditu behar du haizeak, eta ondorioz bere bidea zeiharkatu.